Larunbatean, martxoaren 24a, Euskal Herrian Euskarazek Nafarroa osoan Euskararen Ofizialtasunaren aldeko manifestazioa deitu du. Sortzenetik (Euskal Eskola Publikoa, bere parte garen elkartea) eskolei deialdia zabaltzen zaie auzoetatik zutabeak sortzeko eta 17:15etan San Franzisko plazatik manisfestaldiaren abiapuntura elkarrekin joateko (17:30etan autobus geltoki zaharretik hasiko da).
Gogorarazi nahi dugu egun hauetan Nafarroako Parlamentuak hizkuntza eskubideen zonifikazioari amaiera emateko helburuarekin Batzorde Berezi bat sortu duela. Orain da hizkuntza diskriminazio honen kontra burrukatzeko momentua. Anima zaitez, zureei animatu eta ezagunen artean partekatu ezazu.
Goazen guztiok autobus geltokira!
Queremos recordar que estos días el Parlamento de Navarra ha creado una Comisión Especial con el objetivo de dar fin a esta zonificación de derechos lingüísticos. Ahora es el mejor momento para luchar contra esta discriminación lingüística. Anímate, anima a los tuyos y compártelo con tus conocidos. ¡Vayamos todos a autobuses!
No hay comentarios:
Publicar un comentario